Berriak

GORPUTZALDIAK proiektua Gipuzkoaz haraindi zabaldu da

2017/2018 ikasturtean, Gorputzaldiak hezkuntza-proiektuak jauzia egingo du, eta beste lurralde batzuetara hedatuko da. Proiektuaren lehenengo fasea Lasarte inguruan amaitu ondoren (proiektuak aurrera jarraitzen du, 12 ikastetxetan), hurrengo ikasturtean bi esperientzia berri abiaraziko ditu Gorputzaldiak programak. Horietako bat Gipuzkoan kokatuko da, Eguzkitza Ikastolan, Irungo Berritzegunearen eskutik, eta besteak Arabara eramango gaitu, Lantziegora, zehazki. Bi ikastetxe horietako klaustro osoek irakasleen prestakuntza-programan parte hartuko dute, material pedagogikoa garatzeko eta poliki-poliki aplikatzen joateko.

Ba al zenekien? Parteka ezazu!

Utzi iruzkina