Berriak

Gorputzaldiak egitasmoan txertatuko diren material didaktikoen ilustrazioak abian daude

Gorputzaldiak, irakaslegoaren beharrei erantzuna ematen jarraitzeko helburuarekin, eta aldi berean, programaren edukiak eskolan topatzen diren errealitate desberdinetara moldatzeko xedearekin, unitate didaktikoen dinamika bakoitzeko irudi identifikagarriak txertatzeko proposamena martxan jarriko du.

Proposamen hau Gorputzaldiak ekimena aurrera eramaten ari den irakaslegoarengandik iritsi da. Dagoeneko lehenengo zirriborroak abian daude, eta ikastetxe desberdinetako irakaslekeek aztertu ondoren feedback positiboa jaso dute. Ane Meoki izango da ilustrazioak gauzatuko dituen artista arduraduna. Irudiak bigarren ikasturte honen hiruhilabetekotik aurrera gehitzen joango dira gure formakuntzetan.

Parte hartzen duen irakaslegoaren ekarpenak eskertu nahi ditugu, haiei esker Gorputzaldiak egitasmoa asko aberasten delako eta materialaren erabilpena eskoletako errrealitateetara gerturatzen duelako. Hemendik gogoraraztea, gure ateak ideia hartu-emanetarako eta ekarpen berrietarako irekiak daudela.

Ba al zenekien? Parteka ezazu!

Utzi iruzkina