Berriak

GORPUTZALDIAK ETXEAN

Gaur egun Covid-19 inguruan bizitzen ari garen egoera dela eta gorputzaldiak etxean saioa sortu dugu. Norberak etxetik egin ahal izateko Gorputzaldiaken oinarritutako material egokitua da non gorputzen  emozioen eta zaintzen inguruko kontzientzia hartuko dugun eta hauek mugimenduan ipiniko ditugun. Hemen deskargatu dezakezu material didaktikoa: GorputzaldiakEtxean

RAUL MIHAI ARTISTA GORPUTZALDIAK PROIEKTUAN

Raúl Mihai argazkilariak eta ikus-entzunezkoen arloko artistak Gorputzaldiak proiektuan esku hartu du berriki kolaboratzaile gisa; argazki serie bat ekarri du artistak, webgunea irudiz hornituz eta haren nortasuna sustatuz, eta aurkezpen-bideo bat ere egin du, proiektuaren espiritua eta ideia nagusiak azaltzeko.

Read More