Gaur egun Covid-19 inguruan bizitzen ari garen egoera dela eta gorputzaldiak etxean saioa sortu dugu. Norberak etxetik egin ahal izateko Gorputzaldiaken oinarritutako material egokitua da non gorputzen emozioen eta zaintzen inguruko kontzientzia hartuko dugun eta hauek mugimenduan ipiniko ditugun. Hemen deskargatu dezakezu material didaktikoa: GorputzaldiakEtxean
Ez gara bakarrik buru, gorputza ere bagara, baina burmuina lantzeari eskaintzen zaio ahalegin gehien eskolan. Zein presentzia eta zein leku du gorputzak hezkuntzan? Nola landu berau? Nola eragiten du ikasleen gorputzetan ikastetxeetako espazioen antolaketak? Zein modutan bizi dituzte ikasleek gorputzeko aldaketak? Irakasleek aintzat hartzen al dute eurak ere gorputz direla, gorputz batetik ari direla?….. Elkarrizketa osoa HEMEN
Eider Salegi, Maider Urrutia, Amaia Navascues eta Luis Larrañaga. Mikel Garcia Idiakez
Raúl Mihai argazkilariak eta ikus-entzunezkoen arloko artistak Gorputzaldiak proiektuan esku hartu du berriki kolaboratzaile gisa; argazki serie bat ekarri du artistak, webgunea irudiz hornituz eta haren nortasuna sustatuz, eta aurkezpen-bideo bat ere egin du, proiektuaren espiritua eta ideia nagusiak azaltzeko.
gehiago irakurri
Gorputzaldiak, irakaslegoaren beharrei erantzuna ematen jarraitzeko helburuarekin, eta aldi berean
gehiago irakurri
Ikasturte honekin, GORPUTZALDIAK proiektu pilotuaren lehenengo fasea amaitu dugu; proiektu hori duela hiru urte abiatu genuen, Lasarteko Berritzegunearekin...
gehiago irakurri
2017/2018 ikasturtean, Gorputzaldiak hezkuntza-proiektuak jauzia egingo du, eta beste lurralde batzuetara hedatuko da.
gehiago irakurri